Norteko Ferrokarrilla - Big Science adimen artifizialean
2021/11/24 Iturria: norteko-ferrokarrilla
Adimen artifizialeko esparruan gero eta baliabide gehiago behar dira emaitza onak lortzeko. Ondorioz, ikerketa hori pixkanaka ari da enpresa handien eskuan geratzen. Hori orekatzeko asmoa duen proiektu bat ezagutu dugu, Big Science. Ikerketa-talde txiki askoren baliabideen partekatzean oinarritutako ideia da. IXA taldeko Gorka Azkunek, EHUkoak, kontatu digu zer den ideia hori. Hain zuzen ere, bere ikerketa taldea sartuta dago Big Science egitasmoan euskararen ikerketa batekin.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia