Aurkene Alzua
2013/06/03 Elhuyar Iturria: Teknopolis
CIC tourgune turismoa eta giza mugikortasuna aztertzen duen ikerketa zentro kooperatiboa da.
Disziplina anitzeko ikerlariek puntako zientzia eta teknologia garatzea dute helburu.
Sortutako ezagutza eta teknologia industriara bideratzen dute.
Aurkene Alzua /zuzendari zientifikoa
Nik uste dut gure lana hobeto ulertzeko zenbait elementu kontuan har ditzakegula. Lehenik, ingurumen adimenduak. Ikusten dugu gure inguruan, gure inguru fisiko honetan, gero eta teknologia, tresna txikiago, anitzago, konektatuagoak daudela. Nonahi internetera lotu naiteke. Beraz, konturatu behar gara gure ingurua gero eta adimentsuagoa dela. Tendentzia da gaur egun hiri inteligente, adimenduetara jotzea.
Horrek zer esan nahi du? Hiri horretan dauden elementu guztiak edo asko beraien artean konektatuta daudela eta konexio hori ahalbideratzeko nolabaiteko azpiegitura teknologikoa dagoela.
Kontuan eduki beharko genukeen beste elementu bat da pertsonek gero eta gehiago bidaiatzen dugula edo mugitzen garela gure egunerokotasun horretan. Gainera gurekin, gure poltsikoan telefono mugikor bat edo horrelako tresna asko eramaten ditugula, inguru adimendu horrekin konektatzen direnak.
Eta azkenik esango nuke ondorioz beste fenomeno bat gertatzen ari dela: datuen mundua. Gure urrats digitalen edo inguru horretan dauden sistema guzti horien urrats digital horiek. Sortzen ari gara mundu digital anitz eta konplexu bat.
Ulertu beharko genuke nola esparru fisiko, sozial edo gizarte esparru horiek eta mundu digitalak gero eta gehiago bat egiten dutela eta konbergentzi edo bateratze horrek sortzen du paradigma berri bat.
Paradigma berri honetan guk hiru ezagutza esparru definitu ditugu.
Lehenengoa, turismo-sistemak aro digitalean. Helburu nagusia sistema adimentsuak, adimen teknologiak garatzea da. Adibide modura emango dut bat: prezio dinamikari mundu digitalean jarraipen zuzena egiteko laguntzen duen sistema bat garatu dugu. Sistema honek zer egiten du? Jasotzen ditu hoteletako prezio eta disponibilidade guztiak. Eta horrek ahalbideratzen du, adibidez, Espainiako merkatu digitalaren jarraipen zuzen bat egitea denbora errealean. Izugarrizko gaitasuna du enpresa txikien lehiakortasuna areagotzeko, ikusten dutelako merkatuak nola egiten duen egunero eta horren aurrean erabakiak har ditzaketelako.
Bigarren ezagutza esparrua giza mugikortasuna eta teknologiak bezala definitu dugu. Bertan egiten duguna da mugikor dispositibo ezberdinek garatu ditzaketen zerbitzuen diseinua eta garapena. Gure burua aurrerago jartzen eta gure kezkak areago eramanaz adibidez garatu dugu emozionometro bat. Aplikazio honek laguntzen digu pertsona baten emozioen nondik norakoak eta eraldaketak jarraitzen. Horrek batetik laguntzen du zerbitzua pertsona horren animoaren arabera moldatzen eta horrez gain aukera ematen digu kartografia emozionala egiteko. Hortaz gaitasun dugu gure hiri edo lurraldeko emozioak nolakoak diren ikusi, errepresentatu eta aztertzeko. Beraz, gure helburua ere leku zoriontsuagoak diseinatzea izango litzateke.
Azkenik hirugarren lan esperrua da turismoa eta ingurumenak edo espazioak. Bertan erosotasuna, konforta, ekoberrikuntza, pertsonek, gizarteak eta ingurumenak duten harremana aztertzen dugu. Sentido horretan hirugarren lerroak begiratzen die adibidez etorkizuneko harrera espazioei. Hoietako bat hotela izan daiteke. Nolakoak izango dira etorkizuneko hotelak? Harrerak nolakoa izan beharko dute?
Gaur egun nazioarteko turistak 1.000 baino gehiago dira. 2020. urtean 1.600 milio pertsona mugituko ditu nazioarteko turismoak.