}

Balearen begiaren sekretuak

2019/03/16 Elhuyar Iturria: Teknopolis

Duela hilabete eskas Sopelako Atxabiribil hondartzan bale bat agertu zen. Larriki zaurituta zegoen eta hondoa jo eta ordu gutxira hil zen. EHUko Oftanmologia arloko ikerketa taldearentzat, animaliaren heriotza tristea aukera bilakatu zen. Izan ere, lehen aldiz Lurreko ugaztun handienaren begia ikertzeko aukera dute. Elena Vecinok, EHUko Zelulen Biologiako katedradunak zuzentzen duen taldeak giza begiaren funtzionamendua eta begiko patologiak ikertzen ditu, horien artean glaukoma. Animalien begiak aztertzen dituzte, giza begia ulertzeko. Nazioarteko zientzialariak adi ari dira jarraitzen ikerketaren bilakaera, izan ere munduan lehen aldia da balearen erretinako neuronak laborategian hazten dituztela, eta horrek balearen garunaren inguruko informazio interesgarria ekar dezake. Eta zergatik ez, gizakien patologiak ikertzeko bidean lagungarria izan daiteke.

eu es fr en ca gl

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia