Eleaniztasuna aztergai
2014/12/13 Elhuyar Iturria: Teknopolis
Gure gizartea ordea hein handi batean eleanitza da, izan ere askok eta askok euskara eta gaztelania dakizkite. Kasu horietan garunak bi hizkuntza kudeatu behar ditu, eta ikertzaileek ez dakite oraindik garunak nola egiten duen lan hori.
Itziar Laka, EHU/UPV: jakiteko orain euskaraz hitz egingo dut, eta orain gaztelaniaz? Oso erraza ematen du, baina bi hankatan ibiltzea ere guretzako erraza da baina gu gara planeta honetan bi hankatan ibiltzen diren ugaztun bakarrak.
Hori dena ulertu nahi genuke eta elebitasunaren kasuan bereziki interesatzen zaigu jakitea nola den elebidun baten gogoa. Uste dut gure gizartean honek garrantzia duela elebidunak baikara gehienok, baina baita ere azken urtetan deskubritzen hasi garelako elebitasunak badituela kognizioaren ikuspuntutik zenbait ezaugarri interesgarri.
Elebakarraren eta elebidunen garunak zertan ezberdintzen diren jakin nahi dute ikertzaileek. Bigarren hizkuntza bat jakiteak nola aldatzen duen garunaren funtzionamendua.
Euskara eta ingelesa irakasten dituzte bai &by zentroan. Elebakarrak eleanitzak egiten dira hemen. Ikasketa-metodo berezia dute, software bat baliatuz ordenagailu parean ikasten dute hizkuntza berria ikasleek.
Entzi Zubiri, Bai&by- Didaktiker: Bai&byren sistema da software bat, baina adimen artifiziala dauka, eta irakasle birtual bat dauka programan bertan eta berak diseinatzen du estrategia.
Eguneroko elkarrizketa laburrak oinarritzat hartuta irakasle birtualak ariketa ezberdinen bidez planifikatzen du ikasle bakoitzarentzat propio ikasketa-prozesua. Entzumena lantzen dute, sormena, joko didaktikoak, hiztegia, joskera.
Susanak bi urte daramatza BAI & By zentroan euskara ikasten. Dagoeneko lortu du hizkuntza-eskola honetako maila gorena.
Susana Diéguez, euskara ikaslea: Nire ama hizkuntza da erdaraz, ni hasi nintzen euskararekin eskolan 4. mailan uste dut, baina oso gutxi, gero institutuan eta unibertsitatean hasi nintzenean utzi nuen, eta gero langabezian egon nintzen eta hasi nuen berriro euskararekin.+ orain dela hiru urte uste dut hasi nintzen eta beno ya amaituta dago.
Susanak software baten laguntzaz ikasten duen lehen aldia da.
Metodo pertsonalizatua izan arren, ikasle guztiek ikasketa- material berdina jarraitu behar dute.
Ariketa bakoitza ondo egin arte, behin eta berriz errepikatzen dute.
Susana Diéguez, euskara ikaslea: Behin eta berriro agertzen da esaldi bat ondo egin arte eta beno, zuk uste duzunean ya ondo egiten duzula ba piskatxo bat nekatuta zaude, baina beno...
Errepikapenak gutxitu eta metodoa ikasle bakoitzarentzat egokitua izan dadin Bai & by zentroan LANDMIND ikerketa abian jarri dute Basque Center on Cognition, Brain and Language ikerketa zentroarekin elkarlanean.
Entzi Zubiri, Bai&by- Didaktiker: garatzen ari garen sistemak etiketatu linguistikoaz eta halako teknologiaz, hizkuntzaren prozesatze naturalaz baliatuta egiten ari gara hizkuntza mapa bat, eta hizkuntza-mapa horri esker ikaslearen aztarna linguistikoa gordeko da eta sistemak erabakiak hartuko ditu, eta orduan ikasle batek ibilbide bat jarraituko du eta beste batek beste bat. Eta gauza batzuk nik ondo baldin badakizkit, egiten duen diagnostikoaren arabera ez dizkit aurkeztuko. Horrek aurreztuko du denbora, errepikapenak saihestuko ditu eta hainbat onura izatea espero dugu, dinamikoagoa izatea sistema.
Epe luzera begira gainera pauso bat gehiago eman nahi dute, softwarea ikasle bakoitzaren gaitasunetara egokitu eta ahalik eta pertsonalizatuena izatea.
Helburu horiek guztiak lortzeko, BCBL ikerketa zentroan ikasleen garuna aztertzen ari dira.
Kepa Paz-Alonso, BCBL :La idea es ver qué convulsiones, qué cambios qué dinámicas cambian en lo que es el cerebro y su funcionamiento tanto a nivel funcional como a nivel estructural, en relación a la adquisición de una segunda lengua.
Zer nolako aldaketak gertatzen dira garunean, egitura eta funtzioei dagokienez bigarren hizkuntza bat ikasten dugunean? Horixe da ikusi nahi duguna.
Susanak eta bai& byeko beste 50 ikasle inguruk hartu dute parte ikerketa honetan. Guztiek gaztelania dute ama hizkuntza eta euskara ikasten ari dira. Horietako batzuk hasi berriak dira, beste batzuk berriz hizkuntza-eskolako maila gorena lortu dute.
Ikerketa honetan hasi berrien eta jakintza maila altua duten ikasleen garunak alderatuko dituzte.
Gainera hasi berriei bai & by-eko kurtso osoa amaitzen dutenean probak errepikatuko dizkiete. Ikasketa prozesuaren hasieran eta amaieran garunak duen erantzuna alderatzeko.
Kepa Paz-Alonso BCBL: De tal manera que podamos ver a nivel individual cual ha sido cuales han sido los cambios específicamente producidos por el aprendizaje de esa segunda lengua. Son dos vertientes a la hora de examinar los datos, porque te da de cada sujeto dos medidas en el tiempo.
Bigarren hizkuntzaren ikasketak Ikasle bakoitzarengan sortu dituen aldaketa zehatzak ikusi ahal izango ditugu.
Datuak bi ikuspegitatik aztertuko ditugu. ikasle bakoitzari bi aldi ezberdinetan datuak hartuko zaizkio eta hori oso interesgarria da,
Hainbat galdera zehatz planteatu dituzte ikertzaileek azterketa hau bideratzeko. Hizkuntzalaritza arloan ikertzaileek ahotan dituzten zenbait hipotesi dira.
HIPOTESIA: BIGARREN HIZKUNTZA IKASI AHAL IZATEKO AMA HIZKUNTZA INHIBITZEN DA.
Kepa Paz-Alonso, BCBL Hizkuntza berri bat ikasten ari garenean, batek pentsa dezake, garunean dugun ama hizkuntzaren egitura baliatu dezakegula bigarren hizkuntza errazago ikasteko. HorI horrela balitz ikasketa- lana erraztuko luke. Baina batzuetan ez da horrela gertatzen.
Gerta liteke ama hizkuntzaren egitura oso indartsua izatea, eta bigarren hizkuntza ikasteko oztopo bilakatzea. Kasu horietan garunak ama hizkuntza inhibitu behar izaten du bigarren hizkuntzaren ikasketan aurrera pausoak emateko.
Hipotesi hori ikertzeko erresonantzia magnetikoa erabiltzen dute. Eremu magnetikoen eta irrati uhinen bidez garuneko irudiak lortzen dituzte teknologia honekin.
Proba hauetan bi motatako irudiak jasoko dituzte ikertzaileek: batetik estrukturalak, garunaren egitura nolakoa den erakutsiko dutenak.
Bestetik, irudi funtzionalak: ikasleak makina barruan ariketak egiten ari direnean, garuneko zein gune aktibatzen zaizkien azaltzen dute irudi horiek.
Kepa Paz-Alonso, BCBL: Hitz-jarioaren ariketaren bidez aztertzen dugu hori. Maila berdineko hitzak sortzeko duten gaitasuna neurtzen dugu, adibidez animaliak zerrendatu behar dituzte. Beste batzuetan hasierako hizkia ematen diegu, adibdiez, M-z hasten diren hitzen zerrenda osatu behar dute.
Euskaraz eta gaztelaniaz sortu behar dituzte hitz zerrendak.
Horrela, ikasleek hizkuntza bakoitzean hitzak bat-batean sortzeko duten gaitasuna neurtzen dute ikertzaileek. Lan horretan garuneko zein gune aktibatzen zaien aztertzen dute. Bi hizkuntzetan erabiltzen diren sareak eta egiturak berdinak diren ala ez jakiteko.
Kepa Paz-Alonso, BCBL: Ama hizkuntzan kontzeptuak berreskuratzeko zailtasun handiagoa dagoela ikusiz gero, i garunean aktibatzen diren guneetan nabaritu beharko litzatekeela pentsa genezake. Informazio horri dagokion guneetan aldaketak egon daizkeela.
Susanaren txanda da orain, magnetoenzefalografia bat egiteko prestatzen ari dira.
Itziar Basterra, BCBL: Magnetoentzefalografia teknika bat da laguntzen diguna jasotzen burmuinak jasotzen dituen eremu magnetikoak. Burmuina neuronez osatua dago neurona hauek lan egitean korronte elektriko txikiak sortzen dituzte, eta korronte batekin beti edukiko dugu eremu magnetiko bat. Eta hori da guk neurtzen duguna makina honen bitartez. Orduan esan behar da makina honek zehaztasun tenporal oso handia duela eta kapazak garela milisegundo bakoitzeko informazio bat jasotzea burmuineko puntu ezberdinetan.
Susanak zenbait ariketa egin beharko ditu makina honetan ikertzaileek beste hipotesi batzuk aztertu ahal izateko.
Bigarren hizkuntza bat ikasten ari garenean, ikasketa prozesua errazteko ama hizkuntza inhibitzen badugu
GALDERA: Zer gertatzen da bi hizkuntzetan oso antzekoak diren hitzekin?
Nicola Molinaro, BCBL: Lo que estamos midiendo son entonces estudios con palabras muy parecidas los cognados, cognados como camión y kamioia. ¿qué pasa con esa palabra? inhibo también esas palabras ?Eso puede crear procesos de interferencia entre los dos idiomas y justo e esos procesos de interferencia que nosotros estamos rastreando como la sensibilidad del segundo idioma aumenta. Mas interferencia más procesos de inhibición están entrando en juego.
Bi hizkuntzetan oso antzekoak diren hitzak ikertzen ari gara, “cognadoak”...camión eta kamioia bezalakoak. Zer gertatzen da hitz horiekin, horiek ere inhibitzen ditugu?
Hitz horiek bi hizkuntzen arteko interferentziak sor ditzakete, kasu horietan bigarren hizkuntzaren sentsibilitatea areagotu egiten da. Zenbat eta interferentzia gehiago egon are eta inhibizio prozesu gehiago egongo dira.
Are eta gehiago inhibituko du garunak.
Bi hizkuntzetan hitzak zenbat eta antzekoagoak izan, hau da hizkuntzen arteko interferentzia handiagoa den heinean, garunak ama hizkuntza gehiago inhibituko du.
Horixe da azterketak planteatzen duen hipotesia.
Ariketa honetan ikasleek pantailan azaltzen diren irudiak izendatu behar dituzte.
Irudi horien izenak bi hizkuntzetan antzekoak badira, ikasleek kontzeptu horiek memoriatik berreskuratu eta esateko zailtasun handiagoak izango dituztela uste dute ikertzaileek .
Nicola Molinaro, BCBL: Hitzak esateko, ekoizteko momentuan interferentziak egon daitezke. Baina, hitza esan aurretik denbora tarte bat egoten da, eta une horretan gertatzen dena ikertzen ari gara. Izan ere, denbora horretan garuna hitzaren ekoizpena planifikatzen ari da, bigarren hizkuntza ikasten ari garenean horixe izaten da lan zailenetako bat ; batzuetan hitza ulertzen dugu baina hitza esateko, arazoak izaten ditugu,
Garun elebidunen inguruan ikertzaileek galdera eta hipotesi zerrenda luzea dute argitzeko.
Lan horretan neuroirudien teknikez gain ikasleek ariketa konduktualak ere egin beharko dituzte.
Ataza horien bidez ikertzaileak argitzen saiatuko dira, pertsona elebidunek elebakarrek baino abantaila kognitibo handiagoak ote dituzten.