Espezie inbaditzaileak
2013/05/20 Elhuyar Iturria: Teknopolis
INMA ALVAREZ; elhuyar: Gezurra badirudi ere, urtetan gure artean ikusi ondoren, bertakotzat jotzen genituen landare asko kanpokoak direla jakin dugu.
MERCEDES HERRERA; upv/ehu: Bai, espezie aloktona asko dago Euskal Herriko floran, %20a gutxi gora-behera , hau da 457 espezie. Horietatik 89 inbaditzaileak eta inbaditzaileen artean 21 oso erasokorrak dira. Azken hauek kezkatzen gaituzte biodibertsitatearen ikuspuntutik, eremu naturalak inbaditzen baitituzte.
INMA ALVAREZ; elhuyar: Lore ikusgarri hauek espezie inbaditzailekoak dira.
MERCEDES HERRERA; upv/ehu: Bai, Hego Afrikatik etorritako landarea da, Kaboko eskualdetik. Begiratu nola hazten den. Zurtoinak sortzen ditu eta horietatik sustraiak botatzen ditu. Hosto mamitsuak ditu. Landare hau prezipitazio gutxiko lekuetan erabili dute, lehor guneetan eta hondar guneetan birlandatzeko. Baita apaingarri gisa ere.
Hazkuntza azkarra du eta ez du beste ezer hazten uzten.
Eskuz kendu behar da, kontu handiz zatirik gera ez dadin. Zati txikienak landare berri bat sor dezake, beraz kontrol zorrotzak egin behar dira landarea berriro sor ez dadin.
TXINGUDIKO PADURAK
INMA ALVAREZ; elhuyar: Beno Alberto, hemen, Txingudiko Paduretan, hegaztiak dira nagusi, hemen babeslekua eta bizilekua daukate, baina beste animaliak ere aurkitzen ditugu eta batzuk ez dira hemengoak, baizik eta kanpotik etorri dira. Horiek inbaditzaileak dira, zeintzuk dira nagusiki hemen, kanpotik etorri diren animaliak?
ALBERTO LUENGO; txingudiko paduretako teknikaria: Normalean ikusten ditugunak Floridako dortoka, ganbusia, ganbusia arrain txiki bat da, karramarro amerikarra, eta batez ere, aipagarrienak, koipuak dira.
Koipua kastor bat da, neocastoridoa, eta ekarri zituzten frantziarrek duela urte pila bat, ehun urte edo gehiago, bere larruarekin berokiak egiteko. Gero askatu zituzten eta poliki-poliki hona etorri ziren.
Belar jalea da eta batez ere koipuak uretako landaretza jaten du. Eta batez ere lezka. Lezka uretako basoa da. Han hegaztiak sartzen dira babesteko, habiak egiteko eta elikatzeko. Orduan, lezkarik gabe guretzako arazoak…
INMA ALVAREZ; elhuyar: Kopurua asko murriztu da, dozena bat daude, nola lortu da hori murriztea, hori kontrolatzea?
ALBERTO LUENGO; txingudiko paduretako teknikaria: Hasieran diputazioko basozainak etorri ziren batidak egiteko, eta gu egiten ari garena da egunero tranpekin ibili. Tranpak selektiboak dira, normalean arratsaldean irekitzen ditugu eta gaua pasatuta gero ikusten dugu zer dagoen barruan.
MUSKIZ
INMA ALVAREZ; elhuyar: Dunetan sortzen ikusten ari garen landare horiek ez dira artoa…
MERCEDES HERRERA; upv/ehu: Ez, ez, kaina bat da, Asiatik dator eta arundo donax izena du.
INMA ALVAREZ; elhuyar: Hau ere inbaditzailea beraz
MERCEDES HERRERA; upv/ehu: Bai, hau ere inbaditzailea. Begira zein pozik hazten den hemen..
INMA ALVAREZ; elhuyar: Zaila da desager araztea?
MERCEDES HERRERA; upv/ehu: Zaila da substratuari paraleloki zabaltzen diren lurpeko errizomak ditu eta horiek kimu berriak ematen dituzte, landare berriak, bere hostoekin.
Gainera, bere hazkundea oso azkarra da.
INMA ALVAREZ; elhuyar: Eta, nola iritsi dira Muskizeko dunetara?
MERCEDES HERRERA; upv/ehu: Uste dut, hona hondarrak finkatzeko ekarri zirela, eta orain kontrola ezina den plaga bat dira. Beste eremuetan ez da hainbeste zabaltzen, baina hemen, dunetan hazkunde handia dute.
INMA ALVAREZ; elhuyar: Bertako espezieei kalte egiten die?
MERCEDES HERRERA; upv/ehu: Bai, hondarra finkatzen du eta errekurtsoengatik lehiatzen du, dunaren egitura aldatzen du.
Eta ez daude bakarrik atzealdeko duna hauetan, itsas ertzekoetan ere ageri dira, itsasotik gertu. Beraz, oso zaila da landare hau kontrolatzea.
TXINGUDIKO PADURAK
ALBERTO LUENGO; txingudiko paduretako teknikaria: Begiratu, hor dago dortoka bat.
INMA ALVAREZ; elhuyar: Hori esan duzu Floridako dortoka dela.
ALBERTO LUENGO; txingudiko paduretako teknikaria: Hala uste dut, izango da seguru asko. Hauek, jendeak erosten ditu maskota bezala, txiki-txikiak dira eta poliki-poliki handitzen dira pila bat eta jendeak, batzuk nahi gabe edo jakin gabe, etortzen dira hona eta botatzen dute dortoka.
INMA ALVAREZ; elhuyar: Zein da sortzen duten arazo nagusia?
ALBERTO LUENGO; txingudiko paduretako teknikaria: Konpetentzi arazo bat da. Hemengoak edo bertakoak bota, eta beraiek geratzen dira hemengo leku hoberenetan.
Gainera asko handitzen da eta jatun handia da, eta bertakoa poliki-poliki desplazatzen du.
INMA ALVAREZ; elhuyar: Eta ez dago kontrolatzeko modurik?
ALBERTO LUENGO; txingudiko paduretako teknikaria: Badago modua, tranpekin, baina zaila da. Guretzako oso zaila da tranpekin ibiltzea.
FADURA
INMA ALVAREZ; elhuyar: Hezeguneak leku aproposak dira landare inbaditzaile hauek kokatzeko. Adibide bat, Fadurako hezegune honetan aurkitzen dugu. Berez, landare hauetaz gainezka dago.
MERCEDES HERRERA; upv/ehu: Hain zuzen, hemen ikusten dugun hau munduko 100 landare inbaditzaile arriskutsuenen artean dago. Falopia japonika da eta Japon, Txina eta Koreatik ekarri zuten apaintzeko.
Hosto handiak ditu, zurtoinak zig-zag-ean ditu eta hutsak daude, horregatik Japoneko banbua deitzen zaio.
Lurpeko zurtoinek modu kezkagarrian zabaldu arazten dute. Ikusten duzu zenbat eremu hartzen duen eta nola lehiatzen duen bertako landareekin. Bera dagoen lekuan ez da besterik hazten.
Errizomak hauek, lurpeko zurtoin hauek, batzuk txikiak, zentimetroa baino txikiagoak, gai dira landare berriak sortzeko. Beraz, oso arriskutsuak dira, eremu naturaletan, ibaietan, erreketan…, leku hezeetan gure biodibertsitatea gehien mehatxatzen dutenetakoak.
INMA ALVAREZ; elhuyar: Zaila da erauztea?
MERCEDES HERRERA; upv/ehu: Oso zaila da errotik ateratzea. Metodo mekaniakoak eta kimikoak erabili behar dira. Gipuzkoan, Deban eta Urolan, kentzen ari dira. Moztu egiten dute eta ondoren herbizida aplikatzen zaio. Gero bertako landareak eta zuhaitzak aldatzen dituzte.
Arazoa da eremu zabalak hartzen dituelako eta herbizida gomendatua ez dagoen eremu delikatuak gainera.
TXINGUDIKO PADURAK
INMA ALVAREZ; elhuyar: Aipatu ditugu koipuak eta dortokak, dira nabarmenenak eta handienak dudarik gabe, baina uretan beste animalia txikiagoak ere baina inbaditzaileak direnak badaude.
ALBERTO LUENGO; txingudiko paduretako teknikaria: Ba, bai. Baliteke ikustea alde batetik karramarro amerikarra eta bestetik ganbusia, arrain txiki bat.
Ekarri zuten paludismoa erradikatzeko eta poliki-poliki zabaltzen ari da eta hemen badaukagu bai Plaiaundin bai Jaizubian, eta ia-ia penintsula osoan ikus dezakegu ganbusia.
Eta karramarro amerikarrarekin gauza bera gertatzen ari da. Ekarri zituzten Amerikatik sukaldaritzarako, eta plaga bat da, pila bat daude bai hemen bai edozein tokitan. Eta bestea desagertzen ari da.
INMA ALVAREZ; elhuyar: Karramarro amerikarra kutsatzen ari da bertakoa eta hil arantzen, ez?
ALBERTO LUENGO; txingudiko paduretako teknikaria: Dauka onddo txiki bat, endemikoa da eta bertakoak hil egiten ditu.
INMA ALVAREZ; elhuyar: Bi espezie txiki horien kontra ezin da ezer egin?
ALBERTO LUENGO; txingudiko paduretako teknikaria: Zaila da oso.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia