Mikologian aditu eta UPV/EHUko irakasle Isabel Salcedok onddoen funtzioa, haien egoera eta pairatzen dituzten mehatxuak azaltzen ditu.
Kaixo Isabel Salcedo Larralde naiz eta lan egiten dut UPV/EHUko Landare-Biologia Sailean, botanika arloan, eta nire ikerketa-lana mikologian zentratzen da.
Ikasi nuen biologia. Hasi nintzen hemen fakultate honetan eta neukanez amorru berezia landareak ikasteko, erabaki nuen Salamankara joatea. Bertan zegoen landareak lantzen zituen espezialitate bat eta hara joan nintzen. Gero hemen, fakultatean, euskarazko lerroa indartzen hasi zenean Jose Mari Txurrukaren eskutik, plaza batera aurkeztu nintzen. Ikerketa-lana egiten hasi behar ginenez, Madrileko jende batekin harremanetan jarri nintzen eta onddoekin lan egiten zuten. Horrela hasi eta onddoekin lan egiten hasi nintzen.
Pentsatzen duguna baino askoz ere garrantzitsuagoak dira. Onddo talde batek egiten du, nolabait, zikloaren amaiera. Saprobio moduan ezagutzen direnak, materia hilez elikatzen dira. Gai dira ekosistemetan geratzen den materia organikoa inorganiko bihurtzeko, gainerako bizidunek erabil dezaten. Kate trofikoaren prezesu geokimikoetan ezinbesteko funtzioa betetzen dute. Batzutan esaten dugu naturan ezagutzen diren lehen birziklatzaileak direla. Hori batetik, batzuk baino ez!
Bestalde, beste batzuk, mikorriziko izenarekin ezagutzen direnak, landareen sustraiekin elkartzen dira eta landareei laguntzen diete lortzen beraientzat ezinbestekoak diren hainbat elikagai. Beraz, elkarrekintza hori ezinbestekoa da gaur egun ezagutzen dugun munduak aurrera segi dezan.
Gertatzen dena da onddo batzuk ezagutzen direla, batez ere, gorputz fruktiferoa edo perretxikoa garatzen dutenak. Egia da, horien inguruan egin diren ikerketa gutxi batzuetan ikusten dela batzuk, espezie batzuk, galtzen ari direla; beren ekosistema, beren habitata galtzen ari delako; beste batzuk, kutsadurarengatik, egoera negatibo batean kokatzen direlako... Baina hainbat onddo daude ia-ia ezagutzen ez ditugunak eta haien inguruan oso informazio gutxi edo eskasa dugu.
Onddoek pairatzen dute gainerako bizidunekin pairatzen dituzten arazo berak. Garrantzitsuena da ekosistemen degradazio eta desagerpena. Gero kutsadura ere badago, azken batean organismo hauek sustratoan daudelako. Batzuetan, jasotzearen presioa jasaten dute. Baina batzuetan ez da jasotzearen presioa, ekintza beraren eragina baizik. Lurra zapaltzeak etab., organismo hauentzat oinarrizkoa den ekosistema eraldatzen du. Gero inbaditzailak diren onddo batzuk ere baditugu, baina horri buruz oso gutxi dakigu. Espezie batzuk bat-baten hasi dira agertzen, ezinezkoa da hain deigarriak izanik oharkabean pasatzea. Horrek esan nahi du berriak direla gure ekosistematan eta nabarmenki agertzen ari dira. Beraz, pentsatzen dugu horiek inbaditzailetzat har daitezkeela.
Guk ikusi dugunarekin, beti ere objetibitatea berma dezaketen datuak izan gabe, momentuz badirudi ez dutela beste espezie batzuk desplazatzen. Baina batzuetan, ikusita haien agerpena, haien presentzia, pentsatzen dugu zerbait egin behar dutela epe motzean.
Batzuk hasi dira agertzen non-nahi. Batzuk saprobio lignikolak, -zuretan-, dira. Hjortstamia crassa izeneko espezie bat esaterako, bere kolorea morea da eta deigarria onddoen munduan, orain arte ez da jaso laginketetan, eta bat-batean topatzen dugu hainbat lekutan. Egia da batzuetan aurkitzen dela baccharis landaretan, alogtonoa dena, baina baita ere topatu izan dugu eukaliptusetan, baita ere haritzetan, pagoetan... Lagindutako hainbat tokitan, eta orain arte ez genuen ikusten. Ez dakigu espezie hori nola sartu den eta galdera ikur izugarria da, bat-batean edatzen ari delako.
Nik uste dut arautegia behar dela, baina beti informazioa jasota, ikusita horretan aritzen direnak zer egiten duten eta beste leku batzuetan egiten dena kopiatu gabe. Hori da momentu honetan egiten ari dena. Horren inguruan egin genuen lantxo bat. Saiatu ginen inkesta baten bidez jasotzen interesak, maiztasunak, zenbait datu. Hemengo perretxikuzaleen perfila ezagutzea izan zen helburua. Ikusten genuen hainbat tokitan araudiak ipintzen ari direla eta batzuetan, gogorregiak dira; aurreko ikerketarik gabe, informazio gabe. Eta ikusi genuen badagoela jendea prest hainbat arau zehatz errespetatzeko, baldin eta beren ohiturekin jarraitzen uzten badiete.
Nik uste dut arautegi minimo bat jarri behar dela, jendea ohartu behar da neurri gabeko presioak desagerpenera eramaten duela. Hainbat gauzetan gertatu da hori, antxoak...