Goimendiko landareak babesteko ahalegina
2019/06/22 Elhuyar Iturria: Teknopolis
Landareen desagertze abiadura 500 aldiz azkartu da gizakion eraginez. Erritmo berean segituz gero, mendi, baso eta landetan ohikoak diren landareen etorkizuna arriskuan dago. Azken 250 urteetan 600 landare espezie galdu dira. Berotze globalak ekarriko dituen aldaketen aurrean bereziki ahulak dira mendi inguruneak. Bizi iraupenaren mugan dauden landareek, behar bada, ezingo dute aurrera egin. Horregatik da garrantzitsua landare horiek aztertzea. Pirineo eta Kantaurialdeko goimendiko landareak identifikatu eta haziak gordetzeko Pyrcaseed ikerketa egitasmo zabala eratu da. Landareak biltzeko Aitzgorri-Aratz parke naturalera egin duten irteera batean parte hartu du Teknopolisek.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia