Hirugarren adina, bigarren hizkuntza
2014/12/13 Elhuyar Iturria: Teknopolis
Pertsona eleanitzek, batez beste, lauzpabost urte beranduago pairatu ohi dituzte neuroendekapenezko gaixotasunak; Alzheimerra, besteak beste. Hala diote, behintzat, azken urteotan argitaratutako ikerketek. Badirudi hizkuntza berriak ikasteko prozesu horrek garunean eragiten dituen aldaketek nolabait babestu egiten dutela burmuina. Baina posible al da babes hori zahartzaroan lortzea? Hau da, hirugarren adinera hizkuntza bakar bat hitz egiten iritsi bagara, nola aldatuko da gure burmuina hizkuntza berri bat ikasten hasiz gero?
Galdera horretatik abiatu dute BCBLko ikertzaileek GARUNA proiektua.
Jon Andoni Duñabeitia (BCBL): Lan intelektuala ala kognitiboa eginez, hau da, ariketa mentalak eginez, lor dezakegu gure garuna hobeto egotea, gehien bat hirugarren adinean. Gure proiektuan ikusi nahi dugu ea zerbait berria (eta, euskararen kasuan, erabilgarria) ikastean garuna hobetzen dugun.
Txorierriko mankomunitatera jo dute ikerketan parte hartuko duten pertsona adinduen bila. Han, Derioko Kultur Birikan, euskara ikastaroak antolatu dituzte, astean hiru orduz, eta adinaren arabera banatutako taldeetan. 72 pertsona aurkeztu ziren, baina horietatik zazpi baztertu egin behar izan dituzte guztiz elebakarrak ez zirelako. Teresa Hernández hautatuetako bat izan da.
Teresa Hernandez (euskara ikaslea): Yo he nacido en Valladolid y a los 11 años vine para Bizkaia. Yo empecé a trabajar. Yo veía a la juventud que hablaba en euskera y me daba una envidia bárbara.No sé, así que ahora a ver si aprendo algo. Yo le digo al marido que nunca es tarde para aprender. Y yo voy a poner toda la carne en el asador. A aprender lo que pueda. Lo que me dé el cerebro, claro, que esa es otra. Porque yo ya no tengo la misma retención que tenía antes.
Maria Gastón (Esuakra ikaslea hhi): Batzuk pentsatzen dute bere adinarekin ez dutela ikasiko. Eta zailtasunak dituzte, adina gora doan heinean ikastea zailagoa delako. Baina klaseak oso dinamikoak dira, joku moduan egiten dugu... Nik uste dut ikasiko dutela.
Teresa Hernandez (euskara ikaslea) :Hoy hemos aprendido las horas y los saludos. Egun on, zer moduz...Yo le digo al profesor, ya verás cómo el años que viene yo hablo euskera! Bueno, no euskera, pero tener una soltura para saludar, para ir a una tienda y pedir...
Janire Akasuso (Txorierriko mankomunitatea): Jendea oso animatuta dago. Lehenengo klaseak aste honetan hasi dira. Ez bakarrik euskara ikasten dutelako, lagunak egiten dituztelako eta etxetik irteten direlako baizik. Zientziarekin kolaboratzea oso garrantzitsua da.
Euskara ikasiko duten ala ez, ikastaroaren amaieran ikusiko da. Bitartean, BCBLko zientzialariek ikasketa-prozesu horretan garunean gertatzen diren aldaketei erreparatuko diete. Horretarako, jarraipen zientifikoa egingo diete euskara ikasleei. Batetik, Derion bertan, ariketa konduktualak egin behar dituzte ordenagailuaren aurrean. Ariketa horietako batzuk hizkuntzaren ulermena eta produkzioa aztertzeko dira: hitzak ozenki irakurri, marrazkiei izenak jarri, benetako hitzak diren ala ez erabaki... Ariketa horiek berak beraien ama-hizkuntzan –gaztelaniaz– ere egingo dituzte, hizkuntza berri bat ikasteak aurrez dakitena aldatzen duen ala ez ikusteko. Hizkuntzarekin zerikusirik ez duten ariketak ere agintzen zaizkie, arreta eta laneko memoria neurtzeko, hain zuzen.
Izan ere, arretarekin eta laneko memoriarekin lotuta daude garun elebidunek ustez hobeto egiten dituzten atazak.
Itziar Laka (upv/ehu): badakigu egunean zehar hizkuntza batetik bestera behin eta berriz aldatzen duten elebidunek, nola askotan egiten duten burmuinak egin behar duen lan bat eta hizkuntza batetik bestera aldatze -klaro, elebiduna danari iruditzen zaio tontakeria bat dala-, baina kognitiboki oso ataza konplexual da hori. Badakigu, euren bizitzan zehar, egunero, egunero hizkuntza batetik bestera ibiltzen diren elebidunek badutela burmuinaren parte bat oso entrenatua. Orduan, burmuinaren parte horretarako diren ariketak egiten biziki trebeak dira.
Hiru hilez behin, Teresa eta beste ikasleak Donostiara joan behar dira, BCBLko egoitzara, erresonantzia magnetikoak egitera. Garunaren egitura aldatu den ala ez ikusteko, nahikoa da erresonantzia magnetiko arruntak egitea, eta ikasturte-hasierako neuroirudiak ikasturte-amaierakoekin alderatzea. Baina, horretaz gain, erresonantzia magnetiko funtzionalak egiten dizkiete.
Jon Andoni Duñabeitia (BCBL): Normalean, ospitaleetako erresonantziek argazkiak ateratzen dizkiete barruko organoei, estrukturaren argazkiak, gauzak nolakoak diren ikusteko. Baina gure erresonantziak, hortaz gain, gauza berri bat dauka: funtzionala da. Garunak nola funtzionatzen duen erakusten du momentu jakin batean, zerbait egiten ari garenean; zeintzuk diren pizten diren areak ala lekuak.
Teresa erresonantzia egiteko prestatzen ari da. Ezin du ezer metalikorik eraman soinean, eta apur bat urduri dago. Makinan etzanda dagoen bitartean, bere malgutasun kognitiboa neurtuko duen ariketa bat egin beharko du. Pantailatxo bat izango du begien aurrean, eta joystick bana eskuetan, erantzuten joateko. Hasi baino lehen, ariketa praktikatu behar du, ulertu duela ziurtatzeko.
Jon Andoni Duñabeitia (BCBL): Hasiko dira koloreen arabera erantzuten (gorria bada esku batekin, berdea bada bestearekin) baina momentu batean irizpidea aldatu beharko dute eta formaren arabera erantzun beharko dute (laukia esku batekin eta zirkulua bestearekin). Guk, kanpotik, neurtuko dugu zenbaterainokoa den malgutasun kognitibo hori.
Itziar Laka (upv/ehu): Eta momentu batean ariketa aldatuko dut eta koloreei arreta jartzeko esango diet, eta berriro ere aldatzeko.... Hor ikusiko dut elebidunak abantaila daukala. Azkarrago egingo du aldaketa eta gutxiagotan erratuko da. Zergatik? Ohituta dagoelako lanak aldatzera, batetik bestera.
Teresa Hernández (euskara ikaslea): Me han dicho que me hacen ahora una y dentro de unos meses me hacen otra, y es para saber cómo va el cerebro. Yo estoy con la ciencia, de todas todas. Yo todo lo que sea investigar para que no haya tantas cosas me parece de madre.
Teresa egiten ari denari “ariketa-aldaketa” esaten zaio. Katalunian egin duten ikerketa baten arabera, pertsona elebakarrek garunaren ezkerreko hemisferioa erabiltzen dute ariketaz aldatzeko. Elebidunek, berriz, Broca eremua.
Itziar Laka (upv/ehu): Litekeena da -oraindik ez dakigu- Broca esparru hau, konputazionalki oso efizientea da, oso azkar lan egiten du. Eta badirudi elebidunek duten abantaila hori baduela zerikusia elebidun izatearekin eta burmuinak egin duen aldaketa batekin. Aldatzen du burmuina? Bai, baina jakin behar dugu danak dana aldatzen duela, burmuinean, gorputzean eta leku guztietan.
Garuna proiektua hasierako fasean dago oraindik. Ikerketa aurrera doan bezala jakingo dute hizkuntza berriak zahartzaroan ikasteak malgutasun kognitiboa areagotzen duen ala ez. Euskarak dementziaren aurkako botika prebentibo gisa joka dezakeela esatea gehiegizkoa da, oraingoz. Baina gorputza sasoian mantentzeko ariketa fisikoa beharrezkoa den bezala, burmuinak ere behar du nolabaiteko gimnasia.
Izan ere, giza burmuina zerbaitek bereizten badu, neuroplastizitatea da hori; bere inguruaren arabera garatzeko gaitasuna, alegia. Haur hauek jasotzen dituzten estimuluek, heziketak, harremanek... haien garunak modu batera edo bestera moldatuko dituzte. Eta ikasten dituzten hizkuntzek ere zeresan handia izango dute.