Euskadiko 610 batxilergoko ikaslek ingeniaritzen mundua deskubritzeko aukera izan dute.
Euskadiko 610 batxilergoko ikaslek ingeniaritzen mundua deskubritzeko aukera izan zuten, Bilboko ingeniaritza goi eskola teknikoan.
IKASLEA: Ikusteko instalazioak, jakiteko zeri buruz diren karrerak, gutxi gora behera, gero, gure interesen arabera ea zer komeni zaigun, zer ez, eta horrela, jakiteko gero matrikula egin edo ez.
ASUN ILARRAMENDI; Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa: Fisikako departamentuan ematen ditugu fisikako irakasgaiak, fisikaren oinarriak.
Mekanika, elektromagnetismoa, optika eta fisika kuantikoa.
Irakasgai horien helburua da fisikaren oinarriak diren guzti horiek ikustea.
Esperimentuek eta erakustaldiek ingeniaritza ikasketen aplikazio praktikoak irudikatzeko balio izan zuten.
URKO IZQUIERDO; Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa: Alde batetik daukagu kutsatuta daukagun ura, kasu honetan kobrearekin kutsatuta daukagun ura, eta hiru etapa ezberdin bitartez egiten duguna da ur hori garbitu.
AINHOA LEJARDI; Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa: Gu gaude materialen zientzietako sailean. Hemen aztertzen ditugu, gaur egun aplikazioetan erabiltzen diren material ezberdinak.
IKASLEA: Robotika arloa nahiko interesgarria iruditu zait.
Industria ingeniaritza, batez ere, gustatu zait. Hainbat gauza interesgarri ikusi ditut. Makina hauek eta piezak egiteko prozesua nahiko interesgarria iruditu zait.
Goi ingeniariak, profesionalen artean eskatuenak dira lan merkatuan.
IKASLEA: Erakutsi diguten bezala, aldizkarietan eta, erakusten da, dela irteera gehienetarikoa duen karrera bat.