Olaberriko Karting-era hurbildu gara, auto txiki eta bizi horien atzean dagoen teknologia ezagutzeko helburuarekin.
MIKEL NAZABAL; Spirit Racing Team: Txikienetik hasiko gara. Hau da Aritz Murua,
Abaltzisketarra, eta bere kart-a eta kategoria kadetea da. Azpitik beste kategoria bat dago, kart-a erabat berdina da, ezberdintasun bakarra motorrean dago: hau bi denboratakoa da, gainerakoak bezala, karting-ean lau denborak ia ez dira erabiltzen, eta dauzka 85 cc, alebinetakoak 64 cc dauzka.
NAGORE REMENTERIA; Elhuyar: Zer ezaugarri orokor ditu?
M. N.: Maila honetan, kart-aren funtzio izaten da irakastea eta ohitura zuzenak hartzea gidatzeko garaian, hurrengo mailetan hobeto jorratzeko. Lehenengo ezaugarria da ez daukala frenorik aurreko gurpiletan. Horrek esan nahi du zuzen frenatu behar duela, bolantea eskuinera edo ezkerrera pixka bat biratuz gero kart-ak atzetik alde egiten du. Horretaz gain, automatikoa da, alegia, ez dauka martxarik, arrankea elektrikoa da, eta gainerako ezaugarriak beste kategorietako berak dira: ez dauka suspentsiorik...
N. R.: Auto gogorrak dira, ezta?
M. N.: Bai, pistak piano bat ukitu orduko segituan sentitzen duzu eskuetan. Zentzu horretan oso teknikoa da.
N. R.: Hurrengo kart-ak apurtxo bat handiagoak dira?
M. N.: Hurrengo maila guztietan txasisa berdina da, juniorretan eta seniorretan. Junirorren kart-a horrelakoxea da: automatikoa, 125 cc-koa.. Honen berezitasunetako bat da freno bat hankan duela eta bestea eskuan. Hankan atzeko frenoa daukazu eta eskuan aurrekoa, baliabide honekin kurbaz kurba aukera dezakezu frenoetan zer banaketa egin: zenbat nahi duzun atzean eta zenbat aurrean. Hemendik pasatuko ginateke martxadun kategorietara. Palanka eskuineko eskuan dago eta enbragea ezkerrean. Gelditik ateratzeko bakarrik erabiltzen da. Potentzia handiago du: 50 zaldi. Pisu-potentzia erlazioa oso ona da.
N. R.:Zer pisu dauka?
M. N.: Gutxi gorabehera 80-90 kilo. Gidariarekin 175 kilo izan behar ditu, araudiaren arabera.
N. R.: Eta pisu horretara iristeko pisua edo beruna gehitzen diozue?
M. N.: Honen kasuan ez, baina hemen daukagu beste kart bat. Taldeko gidari hau Mikel Mostajo da, donostiarra. Ikusten duzuen moduan nahiko argala da eta 175 kilotara iristeko berunezko plantxak jarri behar zaizkio. Beste desberdintasun bat kart txikiaren eta handiaren artean errefrigerazio-sistema da: txikiarena lehorra da, airea lamina hauetatik kanalizatuz egiten da, eta handiena urarekin egiten da eta erradiadore batekin kontrolatzen dugu.
N. R.: Zer abiadura har dezake honelako aparatu batek?
M. N.: Berez ez gara saiatzen puntako abiadura handia bilatzen. Kart-a prestatzen dugu kurbaz kurba ahalik eta abiadura handiena izateko. Karting-eko zirkuituek zuzen gutxi izaten dituzte, eta kurba asko. Guk hau prestatuko bagenu bakarrik abiadura hartzeko, 200 km/h gaindituko lituzke erraz. Baina guretzeko ez dauka zentzurik.
Kart-aren gainean sistema bat daukagu jarrita logger deitzen zaiona. Datuak ematen dizkigu, esate baterako Mikelek azkeneko lasterketan egindako denborak dauzkagu, besteak beste, erreboluzio maximoak, abiadura maximoak, tenperatura maximoa eta itzuli azkarrena 7. izan zela. Hori guztia osatzeko GPS sistema bat daukagu aurrealdean ematen dizkiguna abiadura eta azelerazio lateralak eta longitudinalak. Horrekin guztiarekin ordenagailuan zirkuituak errepresentatzen dugu grafikoki. Hor ikusten dugu akatsak non ditugun. Bi itzuli ditut hemen: gorria da azkarra eta beltza da zazpi ehuneneko gehiago egin dituen itzuli bat. Diferentziei erreparatzen diegun, eta zirkuituan ikusten da kurba bat barrurago hartu duela itzulietako batean, ibilbidean aldaketa txiki bat egin du. Bideoan ikusten dugu benetan zer gertatu zen: kart-ak alde egiten duen, gidatze akatsen bat izan den...
N. R.: Orduan, helburua da kurba guztiak berdin-berdin eta perfektu egitea?
M. N.: Horretan saiatzen gara, ahal dugun neurrian. Eta hobekuntzak bilatzea behin eta berriz: hobekuntzak bilatu, landu, hobekuntzak bilatu, landu... Ez dauka mugarik. Irabaztea da kontua, eta ahalik eta diferentzia handienarekin.
Babes hau da niretzako inportanteena, kaskoa baino gehiago.
N. R.: Saihetsetan!
M. N.: Bai. Kontuan izan hemen ez daukagula suspentsiorik. Horrelako konpetizioko kart batean emango bagenitu 20 buelta topera eta saihetsetako babesik gabe, hurrengo egunean ohetik altxatzeko komeriak! Orduan lehenengo babesa saihetsetakoa. Monoa, lepokoa... Kaskoak bereziki kartig-erako diseinatuak dira, pisuz mugatuta daude (umeak dira eta lepoaren indarra mugatua dute) eta alboetara ikusten lagatzen dute, autoak ez baitu ispilurik. Hau da babesteko duen ekipamendua gidariak: botak, monoa, saihetsetako babesa, eskularruak eta kaskoa.