}

Koronabirusaren gakoak: Asintomatikoak

2021/06/12 Elhuyar Iturria: Teknopolis

Berlinen 25.000 parte-hartzaile baino gehiagorekin egindako ikerketa batek baieztatu du sintomarik gabeko pertsona bat ospitaleratutako gaixo bat bezain kutsagarria izan daitekeela. Azterketaren arabera, birus-karga handia duten parte-hartzaileen herenak baino gehiago asintomatikoak dira edo sintoma arinak besterik ez dituzte. Gainera, pertsona horien batez besteko adina 37 urtekoa da, adin-talde oso aktiboa eta harreman pertsonal ugarikoa.

eu es fr en ca gl

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia