Lasarteko Telesonic enpresak CERNeko sinkroziklotroiaren mapping bat sortu du, harn 60. urteurrena dela eta.
1949.
Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Europa berregituratzen ari da.
Zientzialari handi askok ihes egin dute Estatu Batuetara, eta Europako ikerkuntzaren maila ez da oso ona.
Egoera irauli nahian, Luis de Broglie Nobel Saridun ameslariak, fisikaren erreferentzia eta bakearen motor izango den laborategi bat sortzea proposatzen du.
Hemezortzi hilabete geroago, Europako 12 herrialdek “Conseil Européen pour la Recherche Nucleaire, CERN laborategia sortzea adosten dute.
Egoitza eraikitzeko Geneva aukeratzen dute.
Bi azeleragailu eraikitzen hasten dira: sinkroziklotroia eta beste bat handiagoa, protoi sinkrotroia. CERN abian da!
1954
Genevatik gertu, Meyrin herrixkan, laborategi berria eraikitzeko lanak hasi ziren.
Urtebeteko epean, nekazal lurretan azeleragailuak hartzeko beharrezko ziren tailer, bulego eta eraikinak eraiki zituzten.
Sinkroziklotroiaren eraikinaren 5 metroko lodierako hormak, berehala jaso zituzten.
Sinkroziklotroiaren bobina magnetikoak Meyrinera eramatea kontu handiz egindako lana da.
Sinkroziklotroia forma hartzen ari da piezaz pieza, 2.500 tonako makina eratu arte.
Gero 7,2 metroko diametroa duten bi bobina magnetiko jartzen dira, 1.800 ampereko korrentearekin 2 teslako eremu magnetikoa sortzeko gaitasunarekin.
1957ko udarako, sinkroziklotroia, CERNeko lehen azeleragailua, prest dago.
Makina berria protoiak abiadura handian jartzeko gai da, eta, horrela, talka egitean, protoiek milioika partikula berri sortzen dituzte- Hortaz, zientzialariek nahi adina neurketa egin ahal izango dituzte.
1957. Urtean, Europa osoko zientzialariak iritsi ziren CERNera. Tartean zeuden Maria eta Giuseppe Fidecaro.
Giuseppe oso bizitza laburreko partikula bat ikertu nahi zuen, pioia. Teorian, indargabetzean, pioiak elektroi eta neutrino bihurtu behar zuen, baina ez zegoen frogatua.
Giusepperen taldeak prestatutako saioak, ordu gutxitan egiaztatu ahal izan zuen pioiaren bilakaera.
Aurkikuntzak berehala zabaldu zuen CERNen izena munduan zehar.
Ondorengo urteetan zientzialariek partikulen, atomoen eta nukleoen neurketa ugari egin zituzten sinkroziklotroian, 1990ko abenduan haren egitekoa bukatutzat eman zen arte.