Informatikaren munduari begirada bat egin diogu, 2000 urteko eta 2013 urteko egoerak konparatuta. Ordenagailuak eta Internet asko aldatu dira, eta adierazgarria da aldaketa hori datuetan irakurtzea.
Ordenagailua XX. mendeko egunerokoan eragin handienetakoa izan duen asmakizunetakoa dela esan daiteke. Joan den urtean 100 milioi ordenagailu baino gehiago saldu ziren mundu osoan. Mikroprozesatzaileen teknologia eta fabrikazioa azkar ari da aldatzen. Gaur egun, mikroprozesatzaile konplexuenek 10 milioi transistore izan ditzakete zirkuitu integratuetan egokituta. Laster batean, mikroprozesatzaileetan 50 milioi transistore sartzeko modua izango dela espero da, eta 2010 urte ingururako 800 milioi izan litezke.
Hirurogeiko hamarkadan Estatu Batuetako armadak bere ordenagailuak lotzeko sistema berria asmatu zuen. Modu horretan, lehen komunikazio-sarea sortu zen, ARPANET izenekoa. Internet izenarekin ezagutzen duguna, berriz, 18983an jaio zen, sare zibila eta militarra banandu zirenean. Ordutik, mundu osoan sarera lotutako erabiltzaileen kopurua modu esponentzialean egin du gora. Halaber, mundu zabaleko armiarma sarean pilatzen den testu, irudi, soinu eta bideo kantitatea asko hazi da, eta, ondorioz, Yahoo eta Altavista bezalako bilatzaile erraldoi nagusien artean ere, ez dira sarean dagoenaren erdia baino gehiago ezagutzeko gai. Etorkizunera begira, Internetek duen erronka nagusietakoa datuen transmisio-abiadura da. Izan ere, gaur egungo telefono sarean informazioa abiadura motelean bidaiatzen du. Urte gutxi barru, Internetek eta telebistak bat egingo dutela espero da. Pantaila bakarra nahikoa izango da filmak ikusi, erosketak egin, etxean lan egin edota mintzakidearen irudia pantailan ikusiz telefono-deia egiteko.
XX. mendean aurkikuntza asko ekarri dizkio gizateriari. Orin goizegi da iragarpen biribilak egiteko, baina beharbada etorkizunean atzera begiratu eta XX. Mendea Interneten mendea izan zela esango dute.