Pelikulak ondo gordeta ere, denborak beti egiten du berea, edo pelikula zaharrak aurkitzen dira, eta, zaharberritzea beste erremediorik ez da geratzen.
Urdanibiako jauregiaren pareten artean gordetzen da Euskal Filmotekaren altxorra, urteak, eta kasu batzuetan, mendeak dituzten ehunka pelikula pilatzen dira hemen, zinearen historiaren lekuko.
Baina denbora ez da zeluloidearen lagun ona eta pelikulak hondatu egiten ditu. Hemen pelikulak gordetzeko baldintza egokiak daude, denboraren joanak kaltetu ez ditzan.
JON LOPEZ; euskal filmoteka: Pelikula guztiek badute halako degradazio prozesu bat. Horrelako kamera batean lortzen dena da degradazio prozesu hori moteltzea, hau da, kamara honetan 6 graduko tenperatura egonkor bat egoten da eta %40ko hezetasun maila. Tenperatura horrekin degradazio prozesu horiek moteltzea eta baretzea nik uste dut lortzen dugula.
XIX. Mendearen amaierako pelikula hau Georges Méliès-n “Zaldun misteriotsua” da, benetako altxorra. Urteetan ez zen baldintza egokietan egon eta egoera txarrean heldu zen Euskal Filmotekara. Berriztatze lana eskatu zuen.
Prozesua oso delikatua izan da. Izan ere, zeluloide zaharraren manipulazioak filma honda zezakeen .
NERE PAGOLA; euskal filmoteka: 30 hamarkada arte pelikula guztiak nitratokoak ziren, hau da, erraz sua hartzen zutenak… Orain lantzen ari garen pelikula hauek dira 1897, 98, 99 urtetakoak eta haien egoera oso hauskorra da, gehien bat soportea oso fragila dago alde batetik eta lehorra, gero denborarekin txikitu egiten da. Bestalde, emulsioa, pelikula osatzen duten elementuak dira soportea, basea nitratoz egina eta gero gelatina bat, horren gainean irudia markatzen dena. Irudiaren gelatina horrek, denborarekin, bere ezaugarriak galtzen hasi da.
Bartzelonan, Kataluniako Filmotekako artxibategian, eman dira zaharberritzearen lehen pausoak.
ROSA CARDONA; filmoteca de catalunya: Nitratozko oinarria zuten hasierako pelikulen kasuan, lehenik identifikatu egin behar dira. Prestaketa lana dago, materiala aztertu behar da eta garaiko testuingurua, ahal den gehien jakiteko zaharberritzea hasi baino lehen.
Zaharberritzea bikoizketa da jatorrizko baldintzetara itzultzeko. Ikuskatzeko mahaietan aztertzen dugu materiala, bere ezaugarriak eta kontserbazio egoera ikusten ditugu. Koloreak ikertzen dira, ikusten da zer originala den, zinemak daraman kopia prozesuan eta baloratzen dugu zer egin behar dugun.
Pelikularen originala prestatu dute eskaneatu ahal izateko. Lehenik moztuta edo hautsita dauden zatiak elkartu egin dituzte, zinta osoa izateko. Ondoren, pelikula garbitu egiten da.
ROSA CARDONA; filmoteca de catalunya: Garbiketa zapi batekin eta kotoiarekin egin dugu, lehorrean… Kasu batzutan alkohola eta disolbatzailea erabili ditugu.
Zuloak konpontzeko zinta itsasgarria erabili dugu, zelo berezia da, pelikulentzako erabiltzen da, eta hautsitako zatietan eta zulotan jarri dugu.
NERE PAGOLA; euskal filmoteka: Batzutan kristalizatua aurkitu izan dugu…
Hasieran, barneko partea guztiz pegatua zegoen eta kanpokoa irudia galtzen.
Saiatu gara gutxinaka gutxinaka irekitzen pelikula eta pegatuta zeuden bloketan, erabili dugu hemen dagoen kanpana hau. Hemen sartu ditugu blokeak, eta hemen dago bainu bat, formula bat, bapore batzuk askatzen ditu eta bapore horrek pelikula humektatu, humedadea aportatzen die eta espirak ireki egiten dira.
Prest dagoenean, pelikula fotogramaz fotograma eskaneatzen da eta lortutako irudi horien gainean egiten da zaharberritze lana.
XAVIER CAMARA; filmoteca de catalunya: Material hauek oso hauskorrak dira eta ezegonkortasun handia dute. Eskanerrak gehiago ezegonkortzen ditu, beraz irudia egonkortzen hasiko gara. Ondoren konponketari ekiten diogu: hausturak, eskaneatzeko unean sortutako hautsa eta denborak sortutako bestelako kalteak.
Oso garrantzitsua da gehiegikeriarik ez egitea berriztatze prozesuan teknologia berriarekin. Oso larria izango litzateke errebelatua egiterakoan jatorrizko negatiboan sortutako tanta bat ezabatzea, garaiko froga bat desagerrarazten dugulako.
Pixkanaka pelikula bere jatorrizko itxura berreskuratzen ari da. Orain arte egin zaizkion aldaketek eragina izan dute eta bere onera ekartzeko etalonajea egiten zaio. Hau da, irudi guztien kolorearen, distiraren eta kontrastearen ordenagailu bidezko homogeneizazioa egiten zaio.
NACHO MELERO; image films: Etalonajea irudi digitalei kolorea ematea da.
Zahar berritze kasuetan jatorrizko koloreak berreskuratzea da. Nahiko egoera txarrean etortzen zaizkigu eta denboraren poderioz eta materialaren narriaduraz galdu dituzten jatorrizko koloreak erreskatatzen saiatzen gara.
Argia, kontrastea, kolora, saturazioa… originalera gehien hurbiltzen saiatzen gara.
Akats guziak zuzenduta daude. Horrek ez du esan nahi prozesua bukatu ondoren lortu den pelikulak, kalitate handiko irudia izango duela, baizik eta grabatutako garaiko kalitatea eta ezaugarriak berdinak dituela.
Hau da negatiboa egiteko unea, hori izango da egingo diren kopien oinarria.
NACHO MELERO; image films: Makina hauetan artxibo digitalak 35 milimetroko euskarrira pasatzen ditugu, kasu honetan zehazki internegatiboa den euskarrira. Negatiboaren oso antzekoa da, eta hortik aterako dira zinema aretoetan proiektatuko diren nahi adina kopia.
Berriztatu behar zen jatorrizko pelikula hasierako egoerara itzuliko dute, hau da, fotogramak osatzeko erantsi zaizkion zintza itsasgarria zatiak kendu, txukundu eta jaso, baldintza egokitan, hondatze prozesua gerarazteko.
Hilabetetako lanaren emaitzaz zinema aretoetako iluntasunean gozatu ahal izango da, pantaila handian.