}

Superaleazioak labera

2020/02/15 Elhuyar Iturria: Teknopolis

Aeronautikako piezak egiteko puntako materialak erabiltzen dira, hegazkinaren osagai konplexuenetako batzuk egiteko, hain zuzen, superaleazioak erabiltzen dituzte. Pieza horiek ekoizteko materiala galdatu egin behar dute, eta horretarako hutseko labeak erabiltzen dira, oxigenorik gabe lan egiten dutenak. Mondragon Unibertsitatean hutseko labe batekin ikerketa egiten ari dira, errendimendu handiko materialen galdaketa ikertzeko, hain zuzen. Aeronautika sektoreko enpresekin elkarlanean ari dira lan horretan, ondoren lortutako emaitzak ekoizpen industriala hobetzeko erabiltzen dituzte.

eu es fr en ca gl

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia